Moskvaren hondoratzea | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | naufragio hondoratze | ||
Honen parte da | Khersongo erasoaldia eta Errusia-Ukraina gerra (2022) | ||
Data | 2022ko apirilaren 14a | ||
Kokaleku | Itsaso Beltza | ||
Ontzi | Moskva (gurutzaontzia) | ||
Pertsona hilak | 1; beste 27 desagertu[1] | ||
Suntsituak | Moskva (gurutzaontzia) | ||
Error in template * unknown parameter name (Plantilla:infotaula esdeveniments): "alt; image; v_image; caption; v_image_caption"
Errusiaren Moskva gerraontzia, Errusiako Itsaso Beltzeko Flotaren intsignia-ontzia, 2022ko apirilaren 14an hondoratu zen, Ukrainako errusiar inbasioaren testuinguruan. Ukrainako funtzionarioek esan zuten beren indarrek itsasontzia R-360 Neptune ontzien-aurkako misilekin jo zutela; Errusiak, berriz, itsaso ekaitsuetan jatorri zehaztu gabeko sute baten ostean hondoratu zela esan zuen.
Gurutzaontzi hau Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik gerra-testuinguruan hondoratu den Errusiaren gerraontzirik handiena da; gainera, 1905eko Errusiar-Japoniar Gerratik hondoratutako lehen intsignia-ontzi errusiarra da. Errusiaren arabera, ontzitik 396 tripulatzaile ebakuatu zituzten, marinel bat hil eta beste 27 desagertu ziren arren; halere, egiaztatu gabeko biktima gehiagoren berri eman da.
hil
izeneko erreferentziarako© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search